Neurri horren bidez, udalak arreta areagotu gura du ingurune sentikorrenetan, eta bermatu haurren eta haien familien eguneroko desplazamenduak ahalik eta segurtasun handienagaz egingo direla.
Gorlizko Udalak hiru semaforo berri jarri ditu udalerriko gune estrategikoetan, umeen segurtasuna bermatzeko eta zirkulazio handiko guneetan bide-segurtasuna indartzeko. Aukeratutako kokalekuek aspaldiko eskaerari erantzuten diote; izan ere, oinezkoen joan-etorri handiko eremuak dira, bereziki ikasleenak. Horregatik, semaforoetako bi Ikastolara igotzeko bidegurutzeetan kokatu dira, Tribiñu kalean, eta hirugarrena, Entrepinos Hotelaren bidegurutzean, autobus-geltokiaren ondoan, ikuspen gutxiko puntua baita.
Neurri horren bidez, udalak arreta areagotu gura du ingurune sentikorrenetan, eta bermatu haurren eta haien familien eguneroko desplazamenduak ahalik eta segurtasun handienagaz egingo direla.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!