Udalak kontsulta publiko bat jarri du martxan Gorlizko taxi zerbitzua arautuko duen Udal Ordenantza sortzeko xedeagaz

Nahia Martinez Gondra 2025ko ira. 8a, 09:24

Irailaren 8tik 26ra bitartean euren ekarpenak egin ahalko dituzte herritarrek.

Udalak kontsulta publiko bat egingo du Gorlizko taxi zerbitzua arautuko duen Udal Ordenantza sortzeari begira herritarrek, elkarteek eta kolektiboek ideiak, beharrak edo iradokizunakaz parte-hartu ahal izateko. Helburua bikoitza da: alde batetik, herriari eragiten dioten erabakietan eta aldak​​etetan gorliztarrei ahotsa ematea; eta bestetik, arau berriak udalerriko errealitatea eta taxi sektorearena islatzea. Irailaren 8tik 26ra bitartean, herritarrek instantzia orokor bidez aurkeztu ahal izango dituzte beren ekarpenak, bai modu telematikoan udalaren webgunearen bidez, bai aurrez aurre Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Ordenantza hau sortzea bereziki garrantzitsua da, gaur egun ez baitago Gorlizko taxi zerbitzuari buruzko udal araudi espezifikorik. Hori dela eta, ordenantza berriagaz honako hau lortu gura da:

  • Taxi-zerbitzu segurua, kalitatezkoa eta irisgarria bermatzea pertsona guztientzat.
  • Bidezko lizentzia eta tarifen sistema argi eta gardena ezartzea.
  • Zerbitzua ondo kudeatuta eta behar berrietara egokituta dagoela ziurtatzea.
  • Udalerrian mugikortasuna hobetuko duten ibilgailu egokituak eta zerbitzu-modu berriak sustatzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun