Mastieta Kalea
Gaur egun, kale honek ez du saneamendu-sare bereizirik, argiteria-sarea airekoa da eta ur-hornidura-sarea oso zaharkituta dago. Gainera, bidearen zati bat asfaltatu gabe dago eta legarrezko eremuak ageri dira. Hori dela eta, esku-hartzeak hurrengo hobekuntzak aurreikusten ditu:
- Argiteria-sarea berritzea eta lurperatzea.
- Euri-uren eta ur beltzen saneamendu-sareak bereiztea.
- Ur-hornidurako sarea ordeztea.
- Kalea erabat asfaltatzea.
- Trafikoa berrantolatuko da, igoerako noranzko bakarrean.
Lanek dirauten bitartean, kalea itxita mantenduko da 1 eta 5 zenbakien artean eta 2 eta 4 zenbakien artean, eta, beraz, ezin izango da etxebizitzetara autoz sartu.
Fano Auzoa
Eremu horretan, ur-hornidura sarea berrituko da eta ez da zirkulazioan gorabehera nabarmenik aurreikusten. Izan ere, lanek dirauten bitartean, ibilgailuen aldizkako zirkulazioa bermatuko da.