Familia-ingurunean segurtasun afektibo eta emozionala indartzeko tailerra egiten ari dira Gorlizen

Nahia Martinez Gondra 2025ko ira. 23a, 09:37

Berriro ere 17:00etatik 19:00etara egingo dute ekintza. © FREEPIK

’Segurtasun afektibo eta emozionala emango duen sare bat eraikitzeko gakoak’ tailerra Gorlizera iritsi da BBK Familiak bultzatuta, hazkuntzaren eta bizikidetzaren erronkari aurre egin behar dioten familia bizkaitarrei tresnak eskaintzeko xedeagaz. Tailerra Sertutxena udal eraikinean egin dute irailaren 22an eta 24an berriro ere egingo dute. Hala, berriro ere 17:00etatik 19:00etara egingo dute ekintza eta interesdunek udaletxean eman dezakete izena.

Helburu nagusia da familiei ingurune seguru bat sortzeko baliabideak ematea, haur eta gazteei identitate positibo bat sortzen lagunduko diena. 

Gizarte-eragin edo inpaktu sozial positiboa duten ekintzak elkarregaz sustatzeko helburuaz, BBK-k eta Bizkaiko udalek bat egin dute Herriz Herri programan. Prestakuntza hori 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuakaz bat dator, zehazki 3. GJHagaz, osasuna eta ongizatea sustatzeagaz. Hala, etxean lotura afektiboak indartu gura dituzten familiei zuzenduta dago proposamena.

Hainbat herritan egindako ekintza

Daborduko Bizkaiko 61 udalerrik bat egin dute ekimenagaz. Proiektu honegaz, bizkaitarren kohesioagaz eta ongizateagaz duen konpromisoa berresten du BBK-k, eta katalogo berritua aurkezten du, bertan, tailer honetaz gain, lurraldeko hainbat udalerritan egingo diren beste ekimen batzuakaz batera: tokiko merkataritza digitalizatzeko ekintzak, berdintasuna sustatzeko gazteei zuzendutako ekimenak, edo gizartea eraldatzeko proiektu artistikoak nabarmentzen dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun