Gorlizko kostaldeko gotorlekuen inguruko hitzaldia emango du Xabier Armendarizek

Nahia Martinez Gondra 2025ko ira. 24a, 15:40

Hitzaldia eta irteera egingo du Xabier Armendarizek.

Xabier Armendariz historialariak Gorlizko ondarearen atal ezezagun bat esploratzera gonbidatzen ditu herritarrak: Gorlizko kostaldeko gotorlekuak. Hala, urriaren 9an, eguaztenean, hitzaldia emango du 19:00etan, Sertutxenan. Gainera, urriaren 12an, domekan, goizeko 10:00etan irteera antolatu du.  Erreserbak Gorlizko turismo bulegoan egin daitezke edo bestela 946 774 348 zenbakian baita info@visitgorliz.eus korreoan. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun