Urriaren 5eko ibilbideak 10 kilometroko distantzia izango du, desnibela 252 metrokoa izango da eta 2 orduko iraupena izango du. Antolatzaileen esanetan, ibilbide erreza da.
Urriaren 19ko ibilbideko distantzia 15,70 kilometrokoa da, 675 metroko desnibela du eta 5 orduko ibilbidea da. Azken honen zailtasun maila ertaina da.
Izen-emateak urriaren 1etik aurrera egin daitezke, goizeko 10:00etatik aurrera, Gorlizko Turismo Bulegoan, aurrez aurre edo telefono bidez 946 774 348.