Lasterkariz beteko dira Gorlizko kaleak domekan hiru urteren ondoren berriro ere Herri Krosaz gozatzeko. Elizako Plazatik hasita, lasterketak udalerriaren erdigunea eta Urezarantza auzoa zeharkatuko ditu, adin eta maila guztietarako probak barne hartuz.
Herriak positiboki hartu du Herri Krosaren itzulera eta horren isla da herriko merkatarien jarrera, eurei esker lasterkarien parte-hartzeak sari berezia izango baitu. 300 euroko balioa duen QLED telebista baten zozketaz gain, izena emateagaz batera, parte-hartzaileek menuak, gosariak, produktuen saskiak, arropa, kirol-materiala, entrenamenduak, edertasun-tratamenduak edo produktu-sortak eraman ahal izango dituzte, udalerriko 30 establezimendu baino gehiagok eskainiak.
Izen-emateak www.buscametas.com webgunean daude zabalik (urriaren 4ra arte 10 euro, eta 15 euroegunean bertan). Parte-hartzaile guztiek oroitzapenezko kamiseta jasoko dute eta zozketetan sartuko dira automatikoki.