Trantsizioan zehar EAJko bozeramailea izan zen Marcos Vizcaya hil da

Izaro Garcia 2025eko azaroaren 17a

Marcos vIZCAYA © WIKIPEDIA

Marcos Vizcaya, Trantsizio garaiko EAJren bozeramaile nagusia eta Gernikako Estatutuaren negoziatzaileetako bat,  zendu da 78 urte zituela.

Aitor Esteban EAJko presidenteak bere sare sozialen bidez jakinarazi du albistea. Politikariak azpimarratu gura izan du Vizcayaren ekarpena "Euskal Herriarentzat erabakigarria izan zen garai batean".

1947an Gorlizen jaioa, Marcos Vizcaya 1977ko lehen hauteskunde demokratikoetan Bizkaiko ordezkaria izan zen eta, handik gutxira, Gernikako Estatutuaren negoziazioetan hartu zuen parte, euskal autogobernuaren oinarriak finkatu zituen horietan. Trantsizio politikoan EAJren ahots nagusietakoa izan zen Madrilen, eta haren lana funtsezkoa izan zen euskal instituzioak egituratzeko prozesuan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun