Gizon bat hil eta emakume bat zauritu da Gorlizko etxebizitza batean izandako ustezko gas-ihes baten ondorioz

Ander Zarraga 2025eko azaroaren 24a

Dei batek ohartarazi zituen larrialdi-zerbitzuak eta bertaratutako agenteek hilda aurkitu zuten gizona. © SEGURTASUN SAILA

Gizon bat hil zen eta emakume bat zauritu eta ospitalera eraman zuten joan den eguen arrastian, hilaren 20an, Gorlizko etxebizitza batean, ustezko gas-ihes baten eraginez. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertakariaren kausa instalazioko errekuntza txarraren ondoriozko gas inhalazioa izan daiteke.

Gertakaria aurreko asteko egunean jazo zen, arrastiko 16:00ak pasata, Ertzaintzara egindako dei batek abisua eman zuenean. Agenteak Andra Mari auzoko bikotearen etxebizitzara iritsi zirenean, gizona hilda aurkitu zuten eta emakumea, berriz, zaurituta, eta Urdulizko ospitalera eraman behar izan zuten.

Ertzainak etxebizitzan indarkeria edo kriminalitatera bideratzen zuen inolako zantzurik ez zegoela egiaztatu ondoren, teknikariek gertatutakoa ikertzen hasi ziren. Orain, ikertzen ari dira bikotearen intoxikazioaren arrazoia gasa arnastea izan ote zen, instalazioan izandako errekuntza txarraren ondorioz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun