Alde batetik, etxebizitzari dagokionez inbertsioa igo da. Ildo horretan, 36.000 euro bideratuko dira emantzipaziorako laguntzetara. Bestetik, espazio publikoa hobetzeko inbertsioa hazi da, bide publikoetako inbertsioa indartuz eta 50.000 euro hiri-altzariak berritzeko bideratuz.
Arlo sozialean, arreta eta akonpainamendu politikak indartuko dira. Horren adibide "Etxean Eroso" ekimena martxan jartzea aurreikusi du Gorlizko Udalak. Herrez gain, 30.000 euro inbertituko ditu adinekoentzat, desgaitasuna duten pertsonentzat edo talde ahulentzat bideratutako laguntzetara. Gizarte-ekintzan eta osasunean egindako inbertsioa ere igo da. Ildo horretan, Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzua indartu da.
Bestalde, kultura eta euskara arloak urte osoan zehar kultur eskaintza dibertsifikatuko dute, euskarazko programazioa sendotuz. Kultur ikastaroetako inbertsioa 20.000 eurotan igo da aurrekontu berri honetan. Gainera, ludoteka eta gaztelekuko inbertsioa % 70 handituko da eta 120.000 euroko aurrekontua izango du.
Azkenik, 390.000 euro bideratuko dira herriko parke eta lorategietako mantentze-lanetan. Mugikortasunaren arloan, datorren urterako helburuetako bat autotaxi zerbitzua martxan jartzea da, herritarren mugikortasuna errazteko.