Bidegorri berriaren lanen azken fasea abiatuko dute Gorlizen

Beatriz Antona Uribe 2025eko abenduaren 9a

Gorlizko bidegorria. © GORLIZKO UDALA

Abenduaren 12an hasiko dira asfaltatze eta seinaleztatze lanak Gorlizen, Eloisa Artazako bidegorri berria amaitutzat emateko. Barikura arte trafiko mozketa puntualak, aparkaleku murrizketak eta autobuseko zerbitzuan aldaketak egongo dira lanak amaitzeko.

Gorlizko bidegorriaren lanak amaitzera doaz. Abenduaren 12an, barikuan, bidegorriaren trazadura asfaltatuko da Eloisa Artaza eta Itsasbide kaleetan. Mozketa puntualak egongo dira egun horietan eta, ahal den neurrian, inguru horretan ez ibiltzea gomendatzen da.

Hurrengo astean, abenduaren 15ean eta 16an, zirkulazioa moztuko da Eloisa Artazan eta Itsasbiden, Andra Mari eta Talaiarekiko bidegurutzetik goizeko 7:30etatik 18:30etara. Tarte horretan ezin izango da inguruko aparkalekuetara sartu ezta irten ere. Bestetik, Ondarganeko bidegurutzean errei bat egokituko da bi noranzkoetan.

Horrez gain, lanek irauten duten egunetan, ezin izango da ibilbide osoan aparkatu. Hortaz, autobusaren ibilbidea desbideratuko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun