Urteko lehen ibilbidea urtarrilaren 11an, domekan, izango da. Mendizaleak Andraka eta Malgartzagane mendiaren tontorrerantz abiatuko dira, Plentziako itsasadarrera jaitsi aurretik bista panoramikoez gozatuz. Bigarren ibilbidea urtarrilaren 25ean egingo da. Ibilbide honek Gorliz eta Gane mendateak lotzen ditu, Txipio eta Musaurieta auzoak zeharkatuz.
Ibilbide hauetan parte hartzeko izen-emateak Gorlizko Turismo Bulegoan egin daitezke, aurrez aurre edo telefono bidez 946 774 348 zenbakian.
