Gorliztarren parte-hartzea sustatu gura du udalak aplikazio berri bategaz

Beatriz Antona Uribe 2026ko urtarrilaren 14a

iParticipo aplikazioari esker, gorliztarrek udalaren prozesu eta proposamenetan zuzenean parte-hartzeko aukera izango dute. Tresna berri honen bidez, Gorlizko Udalak herritarren parte-hartzea erraztu gura du.

Udalak bi helburu nagusi ditu aplikazio berri honegaz. Batetik, herritarren iritziak jasotzea. Horretarako, herrian egingo diren jarduerak eta hobekuntzak proposatzeko aukera izango dute gorliztarrek aplikazio honen bidez. Bestetik, herritarrei udal proposamenen inguruan erabakiak hartzeko aukera ematea.

Aplikazio berria herritar guztien eskura egon arren, parte-hartzeak baldintza batzuk izango ditu. Gorlizen erroldatutako pertsonek soilik parte hartu ahal izango dute galdetegietan. Horrez gain, prozesu bakoitzaren arabera, parte hartu ahal dutenen adin tartea zehaztuko da. Prozesu bakoitza amaitzen denean, emaitzak aplikazioan bertan egongo dira ikusgai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun