Gorlizen ere programazio zabal bategaz ospatuko dute martxoaren 8a

Ander Zarraga 2026ko otsailaren 27a

Martxoaren 8an, ekitaldi instituzionala 11:55ean egingo dute Gorlizko Elizako plazan.

Gorlizko Udalak programazio zabala aurkeztu du martxoaren 8aren harira, "berdintasun erreal eta eraginkorraren" aldeko konpromisoa berretsi eta, aldi berean, diskurtso antifeminista eta misoginoen gorakadari aurre egiteko asmoagaz. Egitaraua martxoaren 4tik 8ra gauzatuko dute, eta hausnarketa, autozaintza, prestakuntza, jarduera fisikoa eta aldarrikapen kolektiboa uztartuko ditu, besteak beste. 

Udalaren adierazpen instituzionalaren arabera, berdintasuna "ez da aukera ideologikoa, giza eskubide unibertsala eta demokraziaren funtsezko zutabea" da; horregatik, herritarrei dei egin die "konkistatutako eskubideen defentsan tinko" jarraitzeko eta "atzerapausorik gabe" gizarte justuago baterantz aurrera egiteko.

Egitaraua:

Martxoak 4, eguaztena

  • 18:00-20:00 "Emakumeentzako gorputz- eta emozio-autozainketa" tailerra, udaletxean.

Martxoak 5, eguena

  • 18:30 Erlauntza filmaren proiekzioa, udaletxean.

Martxoak 6, barikua

  • 19:00-20:30 "Menopausia beldurrik gabe. Ongizatea, oreka eta konfiantza" hitzaldia, udaletxean.

Martxoak 7, zapatua

  • 11:00 Martxa Lila, Elizako plazatik (7 kilometro).
  • 16:30-17:30 Pilates saioa, kiroldegian.
  • 17:30-18:30 Pilates saioa, kiroldegian. 17:30-18:30 Emakumeentzako defentsa pertsonaleko ikastaroa, kiroldegian.
  • 18:30-19:30 Emakumeentzako defentsa pertsonaleko ikastaroa, kiroldegian.

Martxoak 8, domeka

  • 11:55 Ekitaldi instituzionala eta adierazpenaren irakurketa, Elizako plazan.
  • 12:15 Attitude Dantza Eskolaren emanaldia eta manifestazioaren hasiera, Elizako plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun