Aurkezpena martxoaren 26an, eguenean, izango da Gorlizko udaletxean, arrastiko 18:30ean, Korrika eskualdea zeharkatuko duen egun berean, hain zuzen.
Nerekanek berak adierazi duenez, aurkezpena ez da ohiko ekitaldi bat izango, parte-hartzaileei zuzendutako saio jolastia eta dinamikoa baizik. Hala, egileak herritar guztiak animatu ditu bertaratzera, euskara eta literatura uztartuko dituen arrastiaz gozatzeko.