Azken hilabeteotan prozedura horien inguruan sortutako ikusminak eta informazio argirik ezak bultzatuta, Gorlizko Udalak zerbitzu hurbil eta eguneratu bat eskaini gura die prozesu administratibo hauetan murgilduta dauden pertsonei, askotan ez baitute nahikoa orientaziorik euren egoera ulertzeko. Bi orduko tailerrean zehar, adituek bizileku-baimenak eskuratzeko bideak, errotze-kasuak eta egoera zaurgarrietarako aukerak azalduko dituzte modu praktikoan.
Udaletik adierazi dutenez, prozedura horiek guztiak modu ulergarrian azaltzea funtsezkoa da, bertaratzen direnek baimenak berritzeko edo aldatzeko eman beharreko pausoak hobeto ezagutu ditzaten; izan ere, "hurbileko espazio bat eskaini nahi diegu informazio erabilgarria jasotzeko eta zalantzak argitzeko". Saioa doakoa da, interesa duen edonorentzat irekia eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea, hurbiltasuna eta orientazio zuzena bermatuz.