Udalbiltzako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan sortutako literatura-bilduma honetan,
hamaika idazlek hamaika ipuin sortu dituzte, bakoitza Euskal Herriko gune batean kokatua.
Bilduma honen barruan, hamaika narrazio aurkituko ditu irakurleak: Atxondon egon da Miren Artetxe Sarasola, Gorlizen Maitane Perez, Amasa-Villabonan Maitane Nerekan Umaran, Nafarroako Goi Erriberan Zigor Garro, Baigorrin Naia Arantzamendi, Aulesti/Amoroto/Munitibarren, Oier Guillan, Ikaztegietan Peru Calabaza Saban, Oiartzunen Saioa Iribarren eta Ander Basaldua, Etxalar/Arantza/ Bera/Lesakan Goiz Eder Iturain, Asparrena/Ziordian Ixabel
Agirresarobe, eta Ortzaizen Garazi Albizua.
Laguntzaileak: Hamaika Telebista, Kanaldude, Berria, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, EKE, Elkar.
Besteak beste, Gorlizek eta Plentziak parte hartu dute ekimen honetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!