Maiatzaren 21ean, sexu- eta genero-aniztasuna inguruko hitzaldia egingo dute Gorlizko Udal Bartzar Aretoan

Laura Fontalba Colomo 2026ko maiatzaren 11

Gorroto delituei aurre egiteko alternatibei buruzko hitzaldia. © URIBE KOSTAKO ZERBITZU MANKOMUNITATEA

Elena Olaortuak LGTBIQ+ aurkako gorroto delituei aurre egiteko alternatibak aurkeztuko ditu Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak prestatu duen hitzaldian. 

Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobia aurkako eguna dela eta, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak hitzaldi bat prestatu du sexu- eta genero-aniztasuna inguruan.

Hitzaldia 18:30tan izango da Gorlizko Udal Batzar Aretoan Elena de Olaortua Gonzalezen laguntzagaz.

Elena abokatua, Aldarteko aholkularitza juridikoaren zerbitzuko arduraduna eta Eraberean sarearen kidea da. Hitzaldian, LGTBIQ+ aurkako gorroto delituei aurre egiteko alternatibak azalduko ditu. 

Maiatzaren 15a arte izena eman daiteke berdintasuna@uribekosta.eus helbidean. 

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun