Berritasun nagusia locker edo liburuak automatikoki jasotzeko gunea da. Eraikinaren atarian kokatu dute, erabiltzaileek Euskadiko liburutegi sareko liburuak eskatu eta kode baten bidez jaso ahal izango dituzte eguneko edozein unetan. Horrez gain, itzultzeko postontzia ere erabilgarri egongo da, maileguak ordutegitik kanpo itzuli ahal izateko. Bi sistema hauek urte osoan zehar egongo dira martxan, eguneko 24 orduetan.
Liburutegi berriak hainbat gune espezifiko eskaintzen ditu, hala nola hiru ordenagailu dituen gune informatikoa, horietako bat inprimagailuagaz; feminismoari eta genero ikuspegiari buruzko argitalpenei eskainitako berdintasun atala eta egunkariak eta aldizkariak kontsultatzeko prentsa-gunea.
Ordutegiari dagokionez, liburutegia astelehenik barikura egongo da zabalik, neguan 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era eta ekainetik irailera 08:15etik 14:00etara.