Programazioan surfa, atletismoa, Nordic Walking, saskibaloia, eskubaloia eta txirrindularitza bezalako proposamenak egongo dira, besteak beste. Horrez gain, erakustaldien bidez jiu-jitsua, karatea, aikidoa, gimnasia eta CrossFita gertutik ikusi ahal izango dituzte ikus-entzuleek, tokiko eragileen eskutik.
Egun osoko jarduerak udalerriko hiru gunetan banatuko dituzte: hondartzan, Itsasbide kalean eta Ibarreta plazan. Horrela, kirol-ibilbide moduko bat osatuko da, toki batetik bestera mugituta proposamen ugariz gozatzeko modukoa.
Antolatzaileek ohartarazi dute jarduera batzuk izen-emateagaz egingo dituztela, tartean bizikleta irteera, surf klaseak eta gaueko ibilaldia. Kasu horietan, izena emateko epea zabalik dago ekainaren 11ra arte, aurrez aurre Gorlizko Kiroldegian edo 747 481 239 telefono zenbakira deituta.