TAO zerbitzua ekainaren 13an jarriko dute martxan Gorlizen, egunero irailaren 15era arte

Ander Zarraga 2026ko ekainaren 15a

Gorlizko TAo zerbitzua indarrean egongo da egunero irailaren 15era arte. © GORLIZKO UDALA

Gorlizko TAO zerbitzua ekainaren 13an jarri zuten martxan, eta astelehenetik domekara bitartean, baita jaiegunetan ere egongo da aktibo, irailaren 15era arte. Epe hori amaituta, zerbitzua aste-akabuetan eta jaiegunetan baino ez da aplikatuko, irailaren 19tik urriaren 12ra bitartean. Aurtengo denboraldiko berrikuntza nagusia eremu arrosa izango da, Gorlizen erroldatuta dauden eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga udalerrian ordaintzen duten pertsonentzat eta salbuetsita egongo dena

Ordainpeko aparkalekua bost eremutan banatuko dute, koloreen bidez bereizita. Eremu gorria ordainpekoa izango da erabiltzaile guztientzat; berdea eta urdina, berriz, doakoak izango dira salbuetsitako pertsonentzat eta TAO bonua dutenentzat. Merkataritza-guneetan txandakatzea errazteko eremu laranja doakoa izango da, baina ticket-a hartu beharko da eta gehienez 90 minutuz aparkatu ahal izango da.

Aparkatzeko ticketak herrian zehar dauden parkimetroetan, Mowiz aplikazioaren bidez edo makina bakoitzean dagoen QR kodea eskaneatuta eskuratu ahal izango dira. Azken aukera horrek aparkalekua aplikaziorik deskargatu eta datu pertsonalik eman gabe kudeatzeko aukera eskaintzen du.

TAOren arreta-bulegoa Itsasbide kaleko 17. zenbakian egongo da zabalik, astelehenetik barikura 10:00etatik 14:00etara, eta martitzenetan 16:00etatik 18:00etara ere bai. Bertan, bonuak tramitatu, zalantzak argitu eta zerbitzuaren funtzionamenduari buruzko informazioa jaso ahal izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun