Udako jaiak 2026

Dantzak, sardina-jana eta zezensuzkoa izango dituzte Gorlizen San Pedro eguna ospatzeko

Ander Zarraga 2026ko ekainaren 29a

Urtero legez, Arantza Dantza Taldeko kideek Kaxarranka dantza eskainiko dute, besteak beste.

Gorlizko San Pedro plazak jaigiroa hartuko du gaur, astelehena, ekainak 29, San Pedro jaien harira antolatutako egitarauagaz. Arrastitik gauera bitartean, dantzak, kaixarrankak, sardinadak, musika eta zezen-suzkoak girotuko dute herriko erdigunea.

Egitaraua:

Ekainak 29, astelehena

  • 19:00 Dantzaldia eta Kaixarranka, Aratz Dantza Taldearen eskutik.
  • 20:00 Sardina-jana eta sagardoa.
  • 21:00 Disko-txiki festa.
  • 21:30 Zezensuzkoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun