Udalak azpimarratu duenez, jarduerakaz Gorlizko kostaldea hainbat ikuspegitatik ezagutzeko aukera eman nahi dute, eredu inklusiboaren alde eginez. Horregatik, ahal den guztietan, desgaitasun fisiko eta mentala duten pertsonentzako egokitzapenak egongo dira, edozein pertsonak itsasoaz baldintza berdinetan gozatu ahal izan dezan.
Bestalde, udaletxetik adierazi dutenez, udako denboraldirako, bost baimen esleitu dituzte surf eskoletarako eta sei baimen ur-kiroleko jarduerak egiteko. Horiek guztiak, gainera, 2029ra arte egongo dira indarrean.
Jarduera guztiak Gorlizko turismo webgune ofizialean daude eskuragarri. Jardueretan parte hartu nahi dutenak enpresa antolatzaileakaz jarri behar dira kontaktuan eta haiek izen-emateak kudeatzeaz gain, aholkularitza eskainiko diete jarduera egokienari buruz eta behar dituzten laguntzei buruz.