Udako jaiak 2026

Kukulus kuadrilla: "Txupinazoa eta jaitsiera dira guretzat unerik berezienak"

Ander Zarraga 2026ko uztailaren 20a

Kukulus kuadrilla 2026ko jaietako pregoilariak eta txupinerak

Aurtengo jaietan Gorlizko udaletxe balkoira Kukulus kuadrillako kideak aterako dira jaitsieraren aurretik pregoia botatzera eta Santiago jaiei hasiera emango dien txupina jaurtitzera. Kukulus kuadrilla 2000 urtean sortu zen, jaitsieraren ostean, hainbat langun-talde desberdinetako neskak batu zirenean. Aurten, beraiei egokitu zaie jaien hasiera iragartzea uztailaren 24an.

Aurten jaietako pregoia zuek botako duzue, zer mezu bidaliko diezue gorliztarrei eta jaiez gozatzera hurbilduko direnei?

Guk herriari bidali nahi diogun mezua da denontzako jaiak nahi ditugula, dibertigarriak, eta horiek inklusiboak eta parte-hartzaileak izatea nahiko genukeela.

Nolakoa da Kukulus taldea?

Kukulus 18 urtetik gorako nesken kuadrilla izan zen hasieran, baina, orain, 9 urtetik gorako 40 bat kide gara. Erabat inklusiboak gara taldean, horregatik bertokoak nahiz udatiarrak onartzen ditugu; ez dugu bereizkeriarik egiten.

Aurten 25 urteko ibilbidea ospatuko duzue kuadrilla bezala, nolakoa izan da esperientzia?

Esperientzia oso dibertigarria, super polita eta gogobetegarria izan da guretzako.

Urteurrena ospatzeko zerbait berezia prestatzen ari zaretela esan digute...

Noski baietz ez dakizue ondo! Baina etorri eta zuen kabuz ikusi beharko duzue!

Zein da Gorlizko jaietatik unerik bereziena zuentzako?

Txupinazoa eta jaitsiera dira guretzat jaietako unerik berezienak. Kuadrilla guztiak batuta gauden momentu ikusgarria delako; herri osoa egoten da hor.

Bukatzeko, nola deskribatuko zenituzkete Gorlizko jaiak?

Aste nagusiaren ondoren, Gorlizko jaiak dira onenak! Kar-kar! Txantxa da! Gorlizko jaiak dira hoberenak!

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun