Aurten, egitarauak zereginez betetako lau egun izango ditu, tartean, umeentzako zein nagusientzako jarduerak, hala nola herri-krosa, MTB martxa eta, nola ez, paella eguna. Abuztuaren 9an, kuadrillek euren postuak jarriko dituzte Aixerrotako paellen parekoa den, baina eskala txikiagoan, jaialdi gastronomiko honetarako. Aurten Udalak bizikidetza-arauak auzokideei errespetua mantentzeko eskatu die bertaratzen direnei, jaia eskuetatik joan ez dadin.
Egitaraua:
Abuztuak 5, eguaztena
- 10:00 Txupin-kalejira auzotik.
- 11:00 Meza baselizan.
- 11:45 Ohorezko aurreskua eta dantzaldia, Aratz Dantza Taldearen eskutik.
- 13:15 Luntxa ermita atarian.
- 12:45 Trikitilariak.
- 18:00 Herri-kirol erakustaldia.
- 20:00 Kontzertua: Zipote Records.
- 21:30 Zezensuzkoa.
Abuztuak 7, barikua
- 19:00 Zezen mekanikoa.
- 22:00 Zezensuzkoa.
- 23:30 Trikizio erromeria.
Abuztuak 8, zapatua
- 09:30 IV. Bizikletada MTB.
- 10:00 XXXVII. Herri-krosa.
- 11:00 LI. Tortilla-txapelketa.
- 11:30 Umeentzako herri-kirolen tailerra.
- 12:00-14:30 Trikitilariak.
- 13:00 Tortillen aurkezpena eta sariak.
- 15:30-19:30 Umeentzako ur-parkea.
- 19:30-21:30 Umeentzako diskofesta.
- 22:00 Zezensuzkoa.
- 22:00 Kontzertua: Extremareaos, Extremo eta Marea taldeen tributua.
Abuztuak 9, domeka
- 11:00 LXIV. Paella-txapelketa. Debekatuta egongo da etxolak edo antzeko muntaiak egitea.
- 12:00 Trikitilariak.
- 13:00 Paellen aurkezpena.
- 18:00 Paellen sari-banaketa.
- 18:30 Salseo tardeoa, DJ Kul.
- 22:00 Zezensuzkoa. Kontuz.