Udako jaiak 2026

Tortilla eta sukalki onenaren bila Okarantxuko zelaietan

Ander Zarraga 2026ko abuztuaren 10a

Gorlizko festarik herrikoienak, Urezarantzako jaiak abuztuaren erdian ospatuko dituzte aurten, abuztuaren 15ean eta 16an.

Tradizio luzeko txapelketa da Gorlizko Urezarantzako sukalki-txapelketa. Zehazki, 54 edizio daramatzate hori egiten eta. Hala ere, hori ez da izango jaietako protagonista bakarra, festa on batzuk ezin direlako disfrutatu bere tortilla-txapelketa berezirik gabe.

Janaz gainera, disko-gaua, zezensuzkoak, trikitilariak eta umeentzako ur-parkea ere izango dira, besteak beste. Ekintza guztiak bi tokitan egingo dituzte: zapatuan, kiroldegian, eta, domekan Okaratxuko zelaietan. Has dadila festa!

Egitaraua:

Abuztuak 15, zapatua
Kiroldegian

  • 12:30-16:30 Umeentzako ur-parkea.
  • 13:00-15:00 Luntxa trikitilariakaz.
  • 16:30 Tute-txapelketa.
  • 17:30 Tortilla-txapelketa. Sariak: 40 euro, 30 euro, 20 euro eta 10 euro.
  • 19:00-19:15 Tortillen aurkezpena.
  • 20:30-23:30 Disko-gaua.
  • 21:30 Zezensuzkoa. Kontuz, 4 metrora.

Abuztuak 16, domeka
Okarantxun

  • LIV. Sukalki Txapelketa.
  • 12:00-15:00 Trikitixa.
  • 14:30 Sukalki-txapelketako aurkezpena.
  • 16:00 Mus-txapelketa.
  • 17:00 Sukalki-txapelketaren
    sari-banaketa
  • 18:00 Herri-kirolak
  • 19:00 Merhezi taldea.
  • 21:00 Bolo.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun