Gorlizko jaietan, Kuadrillen Egunean, umeek ere izan zuten euren lekua. Goiz osoan, umeentzako jolasak, kirolak eta tailerrak izan zituzten. Herrikoen hitzetan: "Ondo dago umeek txikitatik jaietan egotea eta ohitura horiek haietan bereganatzea". Izan ere, jaiak urtez urte aurrera egin dezaten, belaunaldi berriek jaiak barrutik bizitzea ezinbestekoa da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!