Udako jaiak 2026

Gorlizek agur esan die Santiago jaiei

Laura Fontalba Colomo 2026ko uztailaren 29a

Agur esan zieten atzo gorliztarrek Santiago jaiei. Urtero bezala, giro ederrean ospatutako festak izan dituzte, adin guztietako herritarrak batuta. Egun bakoitzean, momentu dibertigarriak, politak eta ahaztezinak bizi izan dituzte, eta horiek guztiak oroitzapen gisa eramango dituzte eurekaz. Orain, datorren urteko jaiak iritsi bitartean, bizitako uneak gogoratzea besterik ez da geratzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun