Proposamenak jasotakoan, Udalak horiek aztertuko ditu, besteak beste, bideragarriak diren eta 45.000 euroko aurrekontuaren barruan gauzatu daitezkeen ikusteko. Hortik prozesuak aurrera egingo du, herritarren ideietatik abiatuta herrian benetan egin daitezkeen jarduketak zehazteko.
Beraz, Gorlizen aldaketaren bat egitea buruan duenak badu bere ideia mahai gainean jartzeko aukera. Proposamenak aurkezteko azken eguna irailaren 14a izango da. Hori horrela, proposamenak aurkezteko informazio guztia Gorlizko Udalaren webgunean dago.