Adierazi dutenez, ez da beharrezkoa hegaztiei buruz jakitea, gidoiak Juana Oyarzabalek sortuko dituelako. Hau da, gazteek ahotsa jarriko dute, eta Udalak, testua. Beraz, egitekoa oso erraza izango da: parte-hartzaileek hegazti bat edo batzuk aukeratu beharko dute, eta Udalak emandako testuagaz haien fitxen irakurketa grabatu. Grabazio bakoitzak minutu bat inguru iraungo du.
Ekimenak gazteak Gorlizko eta Uribe Kostako hegazti-biodibertsitatearen dibulgazioan parte hartzera gonbidatzen ditu. Euskadiko Klima eta Energiaren Astea urriaren 16tik 25era egingo da aurten, eta herritarrak klima-ekintzan eta ingurumenaren ezagutzan inplikatzea du helburu.
Proiektuaren bigarren deialdi hau irailaren 21ean egingo da, 17:00etatik 19:00etara, Sertutxenan. Parte hartu gura duten gazteek izena eman behar dute 946 774 348 telefonora deituz edo info@visitgorliz.eus helbidera idatziz.