Egitaraua

Dastatu Urriaren edizio berri bat ospatuko da urriaren 23tik 25era Gorlizen

Iratxe Ugartetxea Muelas

Gastronomiaren inguruko hainbat jarduera egingo dira Ibarreta plazan. © VISIT GORLIZ

Gorliztarrek gastronomiaz, musikaz eta publiko guztientzako jarduerez gozatzeko aukera izango dute aurten ere Dastatu Urria ekimenaren edizio berrian. Sasoiko produktuak izango dira protagonista aste-akabuan zehar Ibarreta plazan egingo diren lehiaketa, tailer eta abarretan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, perretxikoek presentzia izaten jarraituko dute, baina pintxo lehiaketa tradizionalak ikuspegia zabaldu eta denboraldiko produktuak izango ditu oinarri. Aurten, Gorlizko hamar establezimenduk parte hartuko dute hiru egunetan zehar burutuko den lehiaketan.

Jardueretan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik, Gorlizko Turismo Bulegoan aurrez aurre edo 94 677 43 48 zenbakira deituz.

Egitaraua:

Urriak 23, barikua

  • 18:30 Gazta dastaketa.
  • 19:00-22:00 Pintxo lehiaketa.
  • 20:00-22:00 Kontzertua: Billano Band.
  • 22:15-00:00 DJ Txuck Turner + DJ Estrella Electrónica.

Urriak 24, zapatua

  • 10:30-13:30 Basaloreen tailerra.
  • 12:30-14:30 Pintxo lehiaketa.
  • 13:30-15:00 Kuadrillen arteko herri-bazkaria.
  • 16:30-18:00 Bazkaloste musikatua: Andoni Ollokiegi.
  • 19:00 Hot Pot showcooking-a.
  • 19:00 Gorlizko Kuadrillek antolatutako baffle poteoa.
  • 19:00-22:00 Pintxo lehiaketa.
  • 20:15-22:00 Kontzertua: El Trastero Musik.
  • 22:15-00:00 DJ Hmndk Etxera.

Urriak 25, domeka

  • 10:30-13:30 Tailerra: "Udazkeneko mokaduak: mermeladak eta saltsa gazi-gozoak".
  • 12:00-14:00 Umeentzako tailerra: argazki-markoen margoketa.
  • 12:30-14:30 Pintxo lehiaketa.
  • 13:30 Hitzaldia: "Onddo funtzionalak: erabilera sendagarria, nutrizionala eta bioeraikuntzan. Ustiapen Mikologiko Berritzailea Lemoizen".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun