La Luz de Martina elkartearen alde ekitaldi solidarioa ospatuko dute Gorlizen azaroaren 28an

Iratxe Ugartetxea Muelas

Urdulizen elkartearen alde dirua biltzeko hainbat jarduera egin dituzte ere.

Gorlizko Udalak eta herriko hainbat elkarteek egitaraua antolatu dute azaroaren 28rako, La Luz de Martina elkartearen alde dirua biltzeko helburuagaz. Izan ere, Martina izeneko Urdulizko neskato bati Fires sindromea diagnostikatu zioten 4 urte zituelarik, eta harrezkero, bere familiak ahalegin ekonomiko izugarria egin behar du gaixotasunaren egunerokotasunari aurre egiteko. Udalak adierazi du egunean zehar bildutako diru guztia elkartera bideratuko dela.

Egitaraua:

Azaroak 28, zapatua

  • 10:00-14:00 Merkatu solidarioa (Eleiz plazan)
  • 12:30 Barre klasea (Eleiz plazan)
  • 14:30 Indabada solidarioa (16 euro) (Eleiz plazan)
  • 15:00 Kontzertua: Zuriketan Beltz (Eleiz plazan)
  • 16:30 Bingo musikatua (Eleiz plazan)
  • 18:00 Dantza plaza ibiltaria (Iberrebarri plazan)
  • 20:00 Dantza erakustaldia (Iberrebarri plazan)
  • 21:00 Zozketaren eta enkantearen sari-banaketa (Iberrebarri plazan)
  • 23:00 DJ Bolo (Iberrebarri plazan)

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun