Eskaintza politiko-kultural indartsua garatu bidean, 2019ko irailetik indar bereziz dabil Algortako Herriko Taberna. Oraingoan, aisialdiak ere lekua izango du Bidebarriko lokalean. Izan ere, azaroaren 28an futbolin txapelketa dago programatua, doakoa, eta momentuan bertan ere apuntatzeko aukera egongo da.
Honek, baina, ez du esan nahi eskaintza politikoa egongo ez denik. Kanpainak oihartzuna izango du, azaroaren 8an Eh Bilduk antolaturiko afariari esker, eta memoria zein segurtasun informatikoa ere landuko dira. Tailer formatuari dagokionez, agenda feministak sortzen ikasteko aukera egongo da azaroaren 15ean, kasu honetan bai, aurretik tabernan bertan izena eman beharko delarik.
Hurrengo hilabeteak ere ekimenez lepo datoz Abian Kultur Elkartea. Indarberriturik, eta betiko ilusio berberaz.
Gozatu gurean!