Irailean, kurtso berriari ongi etorria emateko festan, umeentzako eskaintza berezia antolatu zen Algortako Herriko Tabernan, tartean poesia xuxurlatuen saioa. Honen arrakasta ikusita, eta zenbait helduk erakutsitako interesa, saioa errepikatuko da ostegun honetan, azaroak 14, 19:00tan, baina oraingoan helduei zuzendua.
Doakoa izango da, eta aurretik izena eman beharrik ez dago.
Beraz, animatu, eta gozatu gurean!