Martxan da "ABIAN" ipuin laburren lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Abian Kultur Elkartea 2020ko mai. 13a, 10:49

 
Gaurtik aurrera zabaldu da lehiaketan parte hartu ahal izateko epea. Horretarako, gutxienez orrialde bat eta gehienez hiru izango dituen kontakizuna abianelkartea@gmail.com posta helbidera bidaltzea besterik ez duzu. Zurea izan daiteke Algortako Dendak elkarteko komertzioetan erabiltzeko 150€-ko bonoarekin saritutako lana!

Abian Kultur Elkarteak, lehenengoz, ipuin laburren lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko epea gaurtik (maiatzaren 13a) abuztuaren 30era luzatuko da, eta parte hartzaileek bete beharreko baldintza bakarra lana aurkezteko momentuan gutxienez 16 urte beteak izatea izango da. Gaia norberak erabaki dezake, beraz, ez dago aitzakiarik gure sormenari bide eman eta paper zuria betetzen hasteko. Algortako Dendak elkarteko komertzioetan erabiltzeko 150€-ko bonoa, eta Patxeko tabernan bi pertsonentzako afari ederraz gozatzeko aukera daude jokoan!

Epaile lanetan Kilimar taldeko Garazi Basterretxea getxoztarra eta Celeste Aguero cordobarra (Argentina) izango ditugu. Kilimar taldeak literatura sustatzeko tailerrak eta emanaldiak antolatzen ditu; horien artean, poesia xuxurlatua, irratigintza tailerrak, "La Encendida" ikuskizun poetiko musikala eta Itsas hariak itzal antzerkia. Abian Kultur Elkartearen lokalean (bidebarri 2, behea) hauetariko eskaintza batzuk gozatzeko aukera izan dugu, giro paregabean.

Parte hartzeko, beranduenez abuztuaren 30erako bidali beharko da ipuina abianelkartea@gmail.com posta helbide elektronikora. Lanek baldintza hauek bete beharko dituzte:
  1. Parte hartzaileak, lana bidalitako momentuan, gutxienez 16 urte edukiko ditu.
  2. Lanak euskaraz zein gazteleraz bidali daitezke. Euskarazko lanek euren artean lehiatuko dute, gaztelerazkoek gaztelerazkoen artean. Kategoria bakoitzeko irabazleak zein aipamen bereziak saria jasoko dute.
  3. Irabazleentzako saria Algortako Dendak elkarteko komertzioetan erabili hal izateko 150€-tako bonoa izango da. Aipamen berezia merezi duten bi lanentzako saria Patxeko tabernan bi pertsonentzako afari bana izango da.
  4. Lanaren gutxieneko luzeera orrialde batekoa izango da, eta gehienez hiru orrialde izango ditu.
  5. Lana Times New Roman edo antzeko letratipoan idatziko da, tamaina 12koa izanik. Lerroartea 1,5ekoa izango da.
  6. Lanek orijinalak eta inon argitaratu edo saritu gabeak izan beharko dute.

Animatu parte hartzera, gozatu, eta zorte on!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun