Zinema ikastaroa antolatu du Abian Kultur Elkarteak

Zinea ikusten, ulertzen, egiten eta disfrutatzen ikasteko aukera izango dute parte hartzaileek, Oier Garamendi irakaslearen eskutik.

Ikastaroa urrian hasi eta ekainean bukatuko da, asteazkenero bi orduko saioa eskainiz, 19:00ak eta 21:00ak artean. Ikastaro osoa Algortako Abian Kultur Elkartean izango da, eta besteren artean, ustez sinpleak diren galderei erantzuten saiatuko da. Zer da zinea? Nola egiten da film bat? Nortzuk hartzen dute parte? Nola eragiten du gure psikologian? Nolako eragina du gizartean?

Ikastaro osoak 100 euroko kostua izango du soilik, eta izena emateko 657 79 76 46 telefonora idatzi edo deitzea besterik ez dago. Plazak mugatuak izango dira, saioei ahalik eta zuku gehien atera eta giro egokia sortu ahal izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun