2024-2025eko zikloan Pikarako lagunak, Sussy Shock, Miren Amuriza, Uxue Alberdi, Ziortza Carranza, DJ Hija del Nopal, Miren Narbaiza (MICE) eta Danele Sarriugarte izango ditugu gurekin Abian Kultur Elkartean.
Oraingoan, literaturaz gain, musikak ere protagonisno berezia izango du, lehen saiotik bertatik (Danele Sarriugarte eta Miren Narbaizaren Popperra, afterra eta utopia). Sussy Shock artista argentinarrak eta DJ Hija del Nopalek ere musikaz girotuko dute Abian Kultur Elkartea. Hala ere, lehen mailako lan literarioak gurera ekartzeko apustuan berresten da aurtengo zikloa, eta gurekin izango ditugu, besteak beste, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi. Beti bezala, saioak doakoak izango dira, urrian hasi eta ekainera arte.