Pryor Collier jokalaria Getxo Errugbi Taldearen fitxaketa berria da

Erabiltzailearen aurpegia Alazne Palacios Eguia 2017ko aza. 25a, 13:43

Pryor Collier jokalari zeelandaberritarra Getxo Errugbi Taldearen fitxaketa berria izan da aste honetan. Juan Carlos Badoren taldean hasi zen entrenatzen duela egun batzuk.

Getxoko taldean jolasten duten jokalari gehienak harrobikoak izan arren, atzerriko jokalariak ere behar dituzte. Horregatik, taldera batzen ari dira beste talde batzuetako errugbilariak. Pryor Collier atzelari gisa arituko da, nahiz eta beste posizio batzuetan ere jokatu duen.

Zeelandaberritarrak hainbat sari jaso ditu aurreko urteetan. 2016an "Rookie" saria jaso zuen Auckland Mitre 10 Cupean eta 2014ean sari berdina jaso zuen Posonby Premierrean. Gainera, txapelketa berdinean, entsegu gehien egin zituen jokalaria izan zen 2014, 2015 eta 2016ean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun