Herri galdeketaren emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Algortatik Hanka 2015ko eka. 23a, 16:56

Zapatuko Herri Galdeketaren emaitzak: " Zer egingo zenuke gaur Guardia Zibilaren kuartelak okupatzen duen espazioan?"

Hauek izan dira zapatuan egindako Herri Galdeketan ateratako emaitzak.
300 bozka inguru lortu ditugu.

Uribe Kostako memoriaren museoa (25 bozka), Herriko frontoi publikoa (52 bozka), Gazteentzako etxebizitza sozialak (177 bozka), Herriko antzokia eta kioskodun plaza (39 bozka).

ZORIONAK!!! Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!

Hala ere, kontua ez da hemen geratuko, izan ere, ateratako emaitzarekin lanean jarraituko dugu. Animatu eta etorri, zuen laguntza behar dugu ta!

EZ DITUGULAKO BEHAR! ALDE HEMENDIK!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun