"Ugarteko" lotsagabea

Erabiltzailearen aurpegia Algortatik Hanka 2016ko ots. 24a, 12:35

"Ugarteko" ezizenez ezaguna den Iñigo Cabacas erail zuten polizia operazioko arduradunak, 770.000 euro erreklamatzen dizkio Naiz, Gara eta Cabacas familiaren defentsari.

Jakin badakigu herritarren kontra tiro egitea ohikoa denean, erailketa ez dela istripu bat. Horrela gertatu zen orain dela ia 4 urte; Deustuko komisariaren aginduetara zeuden txakurrek Indautxuko Herriko Tabernan zegoen jendetzaren kontra oldartu eta tiro egin zutenean. Emaitza: Inigo Cabacas gaztearen erailketa.

Ia lau urte igaro dira; lau urte erailketaren erantzuleen erantzukizunik eta ardura politikorik gabe, inpunitate osoko lau urte; azken finean, lau urte justiziarik... gabe.

Guzti hau gutxi ez balitz, jakin berri dugu "Ugarteko" ezizenaz ezaguna den egun hartako polizia operazioaren arduradunak 770.000 euro erreklamatzen dizkiela erantzukizun politiko, justizia eta egiaren bila ibili direnei: Naiz, Gara eta Cabacas familiaren defentsari, hain zuzen ere.

Beste behin ere, Ertzaintzak bere benetako aurpegia erakutsi digu inongo lotsarik gabe. Higuingarria benetan.

Inpunitate polizialari stop! Indar okupatzaileak Euskal Herritik kanpora!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun