Alde Hemendik Eguneko manifestazioan parte hartzeagatik 16 pertsonek isuna jaso dugu. Segurtasun indarren kontrako irainak bota izana leporatzen digute. Inolako identifikazio fisikorik egin gabe, bideo batez baliatuta identifikatu gintuzten. Ezin dugu onartu gure adierazpen askatasunari mugak jartzea. Estatu espainolaren errepresioaren aurpegi berria dugu hau, non iritzi ezerosoak zapaltzeko, poliziak akusazio eta epaile papera bete dezakeen mozal legeari esker. Gure herritarren atxikimendua ezinbestekoa zaigulako egoera hau salatzeko:martxoak 12, 19:00etan Txiki-Otaegi plazan atxikimendu argazkia. Isunen gainetik...ez gaituzue isilduko! Alde Hemendik!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!