Isunen gainetik...ez gaituzue isilduko. Alde Hemendik!

Erabiltzailearen aurpegia Algortatik Hanka 2016ko mar. 21a, 09:45

Urriaren 10ean Algortan izandako Alde Hemendik Egunean eginiko manifestazioan parte hartzeagatik 16 pertsonek jaso dugu isuna. Mozal legean oinarritzen diren isun hauetan adierazten den bezala, Guardia Zibilak jartzen digu salaketa, "segurtasun indarren kontrako errespetu falta" egin izana leporatuz; gerora Ertzaintzak bide administratibotik tramitatzen duelarik Guardia Zibilak jarritako salaketa.

Urriaren 10ean Algortan izandako Alde Hemendik Egunean eginiko manifestazioan parte hartzeagatik 16 pertsonek jaso dugu isuna. Mozal legean oinarritzen diren isun hauetan  adierazten den bezala, Guardia Zibilak jartzen digu salaketa, “segurtasun indarren kontrako errespetu falta” egin izana leporatuz; gerora Ertzaintzak bide administratibotik tramitatzen duelarik Guardia Zibilak jarritako salaketa.

Honek, agerian uzten du beste behin ere, estatu espainolak herriko sektore handi baten iritzi eta aldarrikapenak isilarazteko duen nahia. Lan honetarako, nola ez; Guardia Zibil, Ertzaintza zein edozein koloretako indar okupatzaile erabiliz.

Euskal Herrian “bake egoeran” bizi garela esaten duten horiei ondorengo galdera hauek luzatzen dizkiegu: Nola da posible manifestazio legal batean parte hartzeagatik 16 pertsonek isunak jasotzea? Nola da posible poliziak akusazio eta epaile gisa jokatzea? Guk argi daukagu herri honen kontrako errepresioa desagertzetik urrun, areagotu eta findu egin dela; ohiko errepresio moldeez gain, jardun errepresiboa zorrotzagoa bilakatu delarik. Esan beharra dago Euskal Herrian ohituegiak gaudela errepresio molde hauetara; baina mozal legea martxan dagoenetik jardunbide hau egonkortu eta legalizatu dute.

Bukatzeko, arreta deitu digu egunean bertan identifikazio presentzial eta fisikorik egin gabe, nola den posible 16 pertsona identifikatzea, identifikazio hauek egiteko manifestazioan Guardia Zibilak grabaturiko bideo bat erabiltzen dutelarik. Honek, alerta pizten digu kontrol sozialerako dituzten fitxategi eta baliabideen inguruan. Nola azaldu daiteke bideo soil batekin 16 pertsona identifikatu ahal izatea? Zein fitxategi mota dauzka Guardia Zibilak identifikazio hauek egin ahal izateko?

Guzti honen aurrean, guk argi adierazi nahi dugu isunen gainetik ez garela isilduko; eta adierazpen askatasunaren kontrako eraso honen aurrean inoiz baino ozenago oihukatuko dugula…

 ALDE HEMENDIK!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun