Maiatzaren 19tik aurrera, txapelketa abian jarriko dugu, izen-emateen araberako ligaxkak antolatuz eta partida egutegia zehaztuz; partida guztiak Barrikako frontoian izango dira. Finala, San Juan jaietan izango da, ekainaren 26ko eguerdian, hain zuzen ere.
Hiru ligaxka aurreikusten ditugu: neska bikoteena, mutil bikoteena eta ligaxka mixtoa, emakumezko eta gizonezko batez osaturiko bikotea. Sarien artean, bi pertsonentzako afariak eta diploma egongo dira, 3 sari kategoria bakoitzeko.
Txapelketan parte hartuko duten bikote guztiek honako bi baldintzak bete beharko dituzte: profesionalak ez izatea eta bikote bakoitzeko, federatutako pertsona bakarra egotea.
Txapelketaren oinarriak hemen irakur daitezke.
Barrikako Jai Batzordetik txapelketan parte hartzera animatzen zaituztegu! Anima zaitezte! Gora San Juan jaiak.