Korrika 19

Korrikak “Hor dago ardoa” ikuskizuna ekarriko du Erandiora

Erabiltzailearen aurpegia Berbots 2015ko ots. 13a, 09:49

Erandioko Korrika batzordeak “Hor dago ardoa” ikuskizuna eskainiko du Udal Euskara Zerbitzua babesle izanda. Mikel Garaizabal enologoak bere Banda Basotiren laguntzarekin Korrika Kulturalerako bereziki prestatutako emanaldia izango da. Saio berritzailea da, abangoardiako ikuskizuna, interpretazioa, zuzeneko musika, pintura eta poesia batzen dituena.

Beste hainbat lekutan egon ondoren, laster Erandioko EUSKAHALDUNOK gozatu ahal izango dugu ardo-dastatze saio berezi hau. Eguna: otsailak 26, eguena. Ordua: 19:30ean. Tokia: Motagane txakolindegia (Mota auzoan, Akarlanda ondoan). Izena emoteko: e-mailez, berbots@gmail.com

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun