Hizkuntza politikaren esparruan azken bolada honetan, jasandako "injerentziak" salatzeko, "erantzun bateratua" emateko asmoz, Otsailaren 28rako manifestazioa deitu du Kontseiluak Donostian, “Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara!” lemapean. Gipuzkoa plazatik aterako da martxa, 17:30ean. Berbotsek, deialdiarekin bat eginez, Donostiara joateko autobusa antolatuko du, ahalik eta jende gehien bil gaitezen. 15:50 Erandiogoikoan eliza ondoko bus geltokian 15:55 Astrabuduko Iturribengoako bus geltokian (anbulategi aurrean) 16:00 Gasolinoan Buelta 21:00etan Donostitik Prezioa: 3€ Izena emailez eman behar da berbots@gmail.com http://www.berbots.eus
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!