Jendaurrean hitz egiteko tekniken ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Berbots 2015ko ots. 20a, 09:54

Erandioko Berdintasun Zerbitzuak proposatzen digun 20 orduko ikastaroa da: entzulego mota ezberdinen aurrean hitz egiteko osagai beharrezkoetan aritzea. Jendaurreko egoeratan gure buruarekin. Esti Redondoren eskutik, Bekoa ikastetxean dagoen Behargintzan izango da asteartetan (apirila: 14, 21, 28; maiatza: 5, 12, 19, 26; ekaina: 2), 18:00-20:30 bitartean.

Informazioa eta matrikulak

Erandioko Berdintasun Zerbitzua. Telefonoa: 944 175 616. E-posta: berdintasuna@erandioko-udala.net. Plaza mugatuak. Izena emateko ordena errespetatuko da, eta Erandion erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute. Haurtzaindegi zerbitzua izango da, ikastaroa hasi baino 4 edo 5 egun lehenago eskaera eginez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun