Busa Erandiotik!

Erabiltzailearen aurpegia Berbots 2016ko eka. 2a, 11:13

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak manifestazioa deitu du, Iruñean, ekainaren 4rako, “Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu” lelopean. Golem zinemetatik aterako da, arratsaldeko 17:30etan. Euskarari bide eman behar zaiolako neurri ausartak aldarrikatuko dira. Justiziazkoa delako, oreka soziala bermatzeko beharrezkoa delako eta euskaraz bizi nahi dugun herritarrok behar eta merezi ditugulako Berbotsek deialdiarekin bat eginda, Iruñera joateko autobusa antolatuko du. Irteera: 11etan metro geltokitik Itzulera: 21etan Iruñatik Prezioa: 5€ (berboskideak 3€) Izena emoteko: emailez berbots@gmail.com edo Altzagako “La Plaza” tabernan. Izena emoteko azken eguna ekainaren 2a, eguena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun