2016/11/28 - 2016/12/01 10:30

Bapiruke Gabonetako kolonien matrikulazioa

Bapiruke Gabonetako kolonien matrikulazioa
Bizarra Lepoanen bulegoan: Martikoena kalea 16, 2. solairua - 4. bulegoa, Getxo
Gabonetako oporrak direla aprobetxatuz, umeek aukera izango dute beste ume batzuekin batera euskaraz ondo pasatzeko. Algortako J.B. Zabala eskolan eta Romo eskola publikoan antolatuko ditugu ekintzak abenduaren 26tik urtarrilaren 5era (abenduak 26, 27, 28, 29, 30; eta urtarrilak 2, 3, 4 eta 5). Goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30ak arte egongo dira jolasak eta tailerrak egiten; eta abenduaren 29an irteera egingo dugu 17:00ak arte. Izen emate datak: Bazkide direnentzat: azaroak 28 eta 29. Azaroak 28: 10:30-13:30. Azaroak 29: 10:30-13:30 eta 16:30-18:00. Bazkide ez direnentzat: azaroak 30 eta abenduak 1. Azaroak 30: 10:30-13:30. Abenduak 1: 10:30-13:30 eta 16:30-18:00. Prezioa: Bazkideentzat 45 euro izango da, bazkide ez direnentzat 60 euro eta Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenentzat 20 euro ordaindu beharko dituzte (azken horiek Lanbideren ziurtagiria eta NANaren fotokopia ekarri behar dute). Izena emateko: Izen emate orria (bi orri) bete eta sinatu behar da (ama, aita edo tutore legalak sinatuta. Bulegoan ere bete daiteke orria) eta gure kontu korrontean ingresoa egin ostean (Euskadiko Kutxa: 3035 0108 06 1081032766) agiriarekin eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin bulegora etorri behar da. info+: www.bizarralepoan.eus web gunean
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun