Egindakotik ikasi
Udalekuak prest ditugu!
Udarekin batera… Bapiruke bueltan dator! Gozatzeko, amesteko eta euskaraz bizitzeko aukera paregabea dugu uda honetan ere. Hemen duzue informazio guztia: Informazio gehiago euskaraz hemen La información en castellano, pincha aquí. TXANDAK: 1. Ekainaren 25etik 29ra 2. Uztailaren 2tik 13ra 3. … Read More
Etorri gurekin Getxoko toponimia ezagutzera!

Euskaraldiko bilera irekia
2018/03/06 19:00etan
Getxoko euskalgintzaren egoitzan (Maritkoena 16, Algorta) GetxoEgingo al dugu Getxon 24 ordu euskaraz? Martxoaren 6an, asteartean, Getxoko euskalgintzaren egoitzan (Martikoena 16, Algorta) bilera irekia egingo dugu arratsaldeko 19:00etan. Aktibatu euskara!

Euskaraldiko bilera irekia
2018/03/01 19:00etan
Romoko Kultur etxean (Lope de Vega 12) GetxoEgingo al dugu Getxon 24 ordu euskaraz? Martxoaren 1ean, ostegunean, Romoko Kultur etxean bilera irekia egingo dugu arratsaldeko 19:00etan. Aktibatu euskara!
Euskaraldia badator Getxora
Euskararen erabilera areagotzeko jolas batean parte hartzera gonbidatu gura zaitugu. Guztion hondar aleen bidez hizkuntza ohituretan eragin, Getxoko euskal hiztunak aktibatu eta euskararen aldeko inertzia positibo berriak sortuko ditugu. Hori guztia lortzeko tresna berria daukagu, Euskaraldia, zurekin batera antolatu nahi … Read More
Euskaraldia badator Getxora

Bapiruke Udaberriko kolonien izen-ematea
2018/02/26 - 2018/03/01
Bizarra Lepoanen bulegoan. Martikoena kalea 16, 2. solairua - 4. bulegoa (Algorta) GetxoINFORMAZIOA: NORI ZUZENDUA: 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat. EGUNAK: Martxoaren 26, 27 + 28 eta apirilaren 3, 4, 5 + 6. NON: J.B. Zabala (Algorta) eta Romoko eskoletan KOLONIEN ORDUTEGIA: Egunero goizeko 9:00etatik 13:30era. Irteera egunetan, 28an eta 4an, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte izango da. PREZIOA: Bazkideek 45 euro (Bizarra Lepoan euskara elkarteko bazkideak). Bazkide ez direnak 60 euro. Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenak 20 euro: hori ziurtatzeko Aldundiako ziurtagiria eta NAN fotokopia ekarri behar dira. IZEN EMATE EPEA: Bazkideak otsailaren 26 eta 27an etorri beharko dute bulegora. Bazkide ez direnak, otsailaren 28an eta martxoaren 1ean. OHAR GARRANTZITSUA: Izen ematea presentziala izango da, bulego ordutegian. Ez da telefonoz edo e-postaz izenik hartuko. Izen emate ordenean beteko dira lekuak.