Herritarren neurriko hirigintza-proposamenak

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Leioa 2015ko mai. 21a, 17:08

Herritarren neurriko hirigintza-proposamenak EH Bilduk Leioako auzoetako zenbait aurkezpen burutu ditu herriko zonalde bakoitzerako ditugun hirigintza-proposamenak ezagutzera emateko. Gaur egunera arte Lamiakon, San Bartolomén, Txorierrin eta Pinuetan antolatu ditugu aurkezpenok. Bizikleta martxa ere burutu dugu herrian zehar, hainbat geldialdi eginez gure proiektoak azaltzeko. Oinezko etorbidea kalitatezko erdigune erreferentziala sortzeko Gure proposamenen aurkezpenetan ‘herriko erdigunearen eraldaketa proiektoa’ burutzeko beharra azpimarratu dugu. Proposamen nagusienetakoa ‘Sabino Arana kalea oinezkoentzat bilakatzea, Leioako Metro geltokia eta Avanzadaren Boulevarra lotuko lukeen oinezkoentzako Etorbidea bilakatuta’ izango litzateke. Horrezaz gain, ‘Avanzadaren estaltzea, Boulevarraren berritzea bere erabilpena gune publiko gisa bultzateko; Tranbiaren ibilbidea berpentsatzea erdialdeko oinezkoentzako zonaldeetan (Udondo Boulevarra, Sabino Arana) eragin txarrik izan ez dezan; plazetan gune estaliak eraikitzea egun euritsuetan erabili ahal izateko eta aparkaleku politika berria martxan jartzea’ proposatzen dugula adierazi dugu. Auzo Plana eta Mahaia Beste alde batetik, EH Bilduk Leioako auzoetarako dituen proposamenak azaldu ditu. Azaldu dugunez, ‘Auzo Plana martxan jartzea gure lehentasunetako bat izango da, honen helburua auzo guztiek gutxieneko kirol-, kultura- eta gune publiko-azpiegiturak eta garbitasun maila antzekoa edukitzea izango delarik’. Aipatu Plana osatzeko Auzo Mahaia sortzea proposatzen dugu, Udalaren eta udalerriko azuoetako elkarte eta auzokideen parte hartzearekin. Lamiako eta Txopoetarako proposamenak Lamiako eta Txopoeta auzoei dagokienean ‘Gobela ibaiaren berreskuratzea’ eta Txopoetako futbol zelaiak aipatu auzo biekin lotuta egongo litzatekeen ‘parke eta aisialdirako gune eta Lamiakoko hezegunea parke semiflubial bilakatzea’ azpimarratu dugu EH BIldukook. EH Bildu Leioaren ustez, ‘proposatutako aisialdirako gune zabal honen eta auzo bi hauen arteko lotura errezteko Lamiakoko Metro geltokiaren lurperatzea’ ezinbestekoa da, eta horrekin batera, ‘egun geldirik dagoen PERRIaren bukaera’. Era berean, aparkaleku kopurua handitzea, ‘gaur egun gutxiegi garbitutako’ gune publikoen eta kale eta plazen garbiketaren hobekuntza eta kultur-, kirol- eta giza-jarduerak garatzeko espazio egokiak edukiko dituen Kultur Gela berria martxan jartzea aldarrikatu dugu.

EH Bilduk Leioako auzoetako zenbait aurkezpen burutu ditu herriko zonalde bakoitzerako ditugun hirigintza-proposamenak ezagutzera emateko. Gaur egunera arte Lamiakon, San Bartolomén, Txorierrin eta Pinuetan antolatu ditugu aurkezpenok. Bizikleta martxa ere burutu dugu herrian zehar, hainbat geldialdi eginez gure proiektoak azaltzeko.

Oinezko etorbidea kalitatezko erdigune erreferentziala sortzeko
Gure proposamenen aurkezpenetan ‘herriko erdigunearen eraldaketa proiektoa’ burutzeko beharra azpimarratu dugu. Proposamen nagusienetakoa ‘Sabino Arana kalea oinezkoentzat bilakatzea, Leioako Metro geltokia eta Avanzadaren Boulevarra lotuko lukeen oinezkoentzako Etorbidea bilakatuta’ izango litzateke. Horrezaz gain, ‘Avanzadaren estaltzea, Boulevarraren berritzea bere erabilpena gune publiko gisa bultzateko; Tranbiaren ibilbidea berpentsatzea erdialdeko oinezkoentzako zonaldeetan (Udondo Boulevarra, Sabino Arana) eragin txarrik izan ez dezan; plazetan gune estaliak eraikitzea egun euritsuetan erabili ahal izateko eta aparkaleku politika berria martxan jartzea’ proposatzen dugula adierazi dugu.

Auzo Plana eta Mahaia
Beste alde batetik, EH Bilduk Leioako auzoetarako dituen proposamenak azaldu ditu. Azaldu dugunez,  ‘Auzo Plana martxan jartzea gure lehentasunetako bat izango da, honen helburua auzo guztiek gutxieneko kirol-, kultura- eta gune publiko-azpiegiturak eta garbitasun maila antzekoa edukitzea izango delarik’. Aipatu Plana osatzeko Auzo Mahaia sortzea proposatzen dugu, Udalaren eta udalerriko azuoetako elkarte eta auzokideen parte hartzearekin.

Lamiako eta Txopoetarako proposamenak
Lamiako eta Txopoeta auzoei dagokienean ‘Gobela ibaiaren berreskuratzea’ eta Txopoetako futbol zelaiak aipatu auzo biekin lotuta egongo litzatekeen ‘parke eta aisialdirako gune eta Lamiakoko hezegunea parke semiflubial bilakatzea’ azpimarratu dugu EH BIldukook.
EH Bildu Leioaren ustez, ‘proposatutako aisialdirako gune zabal honen eta auzo bi hauen arteko lotura errezteko Lamiakoko Metro geltokiaren lurperatzea’ ezinbestekoa da, eta horrekin batera, ‘egun geldirik dagoen PERRIaren bukaera’. Era berean, aparkaleku kopurua handitzea, ‘gaur egun gutxiegi garbitutako’ gune publikoen eta kale eta plazen garbiketaren hobekuntza eta kultur-, kirol- eta giza-jarduerak garatzeko espazio egokiak edukiko dituen Kultur Gela berria martxan jartzea aldarrikatu dugu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun